Hiztegi teknikoak. Frisoen atzean.

Itzulpena Nagore PÉREZ.

Lankide agurgarriak:

Maiatzean bisita gehien jaso dituen sarreraren itzulpenaren aurretik, ongietorria eman nahi diot Mary Blacki proTECT projecten izenean, sarrerok ingelesera itzuliko ditu eta. Ez zenuten uste ez genuela hizkuntza nazioartekoena aintzat hartuko, ezta? Mary hobeto ezagutzeko, jo equipo atalera.

Orain bai, hemen duzue joan den hilean bisita gehien izan zituen sarrera (mila esker, niri dagokidan heinean).

Òscar Aznar Alemany

Itzulpenen koordinatzailea

 

Òscar Aznar nire ikaskidea izan zen Universitat Autònoma de Barcelonako itzulpengintza eta interpretazioko fakultatean, eta irakasgairen batean elkarrekin egin genuen lan noizbait. Bitxia bada ere, Itzulpengintza eta Interpretazioa ikastearekin batera, Kimikako lizentzian ziharduen. Amaitutakoan, ez genuen elkarren berririk izan denboraldi batez. Berriz ere harremanetan jarri ginenean, esan zidan kimikari buruzko hiztegi bat egiten ari zela. Otu zitzaidan oso interesgarria izango litzatekeela lan horren nondik norakoak kontatzea, ordura arte ez zitzaidalako bururatu itzultzaile gisa mundu profesionalean horrela sartzea, modu tradizionalagoa hautatu nuelako: autonomo gisa lan egitea bezero zuzenentzat eta agentzientzat. Sarrera honetan, beraz, Òscarrek egitasmo horretan bizitako esperientziaren berri emango dizue, hiztegi espezializatuak egiteko mundura pixka bat hurbiltzeko. Horri ekin aurretik, dena den, aurkezpen formala egingo dut, eta bere erantzunak hobeto ulertzen lagunduko dizue:

Òscar Aznar Alemany kimikaria (Universitat de Barcelona, UB) eta itzultzailea da (Universitat Autònoma de Barcelona, UAB) EN, PT > CA, ES hizkuntza konbinazioetan. Bi master egin zituen espezializatzeko: analisi kimikoa (UB) eta hizkuntza zuzentasuna katalanez (UAB). Ingelesa irakasten du, eta aldi berean, zenbait hizkuntza proiektutan dihardu, adibidez, TEDerako azpitituluak itzultzen ditu boluntario gisa (www.ted.com), eta arlo profesionalean, doktore tesiak zuzentzen ditu, baita TERMCATekin (katalanaren terminologia zentroa) elkarlanean aritu ere.

Zure hautua ez da batere ohikoa, zer dela-eta kimika eta itzulpengintzako ikasketei aldi berean ekin?

Betidanik izan dut interesa zientzia hutsetan eta hizkuntzetan, hein berean. Nire buruan, bi fenomeno oso antzeko gisa ageri ohi ziren: sistema naturalak (artifizialei kontrajarriak), arau inplizitu baina ondorioztatzeko modukoek zuzenduta. Deskodetzeko eta kodetzeko jolasak ziren. Hasiera batean, kimika ikasketetan matrikulatu nintzen, egingarriagoa delako unibertsitatetik kanpo hizkuntzak ikastea, zientzia esperimentalak baino. Dena den, lizentziaren lehen zikloa bukatutakoan, itzulpengintza eta interpretazioko lagun bat bere karrerako bigarren ziklora sartzeaz mintzatu zitzaidan, eta ezin izan nuen baztertu unibertsitate mailako prestakuntza jasotzea izugarri atsegin dudan arlo batean.

Bi karrerak amaitutakoan, zein asmo profesional zenuen? Hiztegia egiteko elkarlana zure lehen lana izan al zen profesional gisa? Nola lortu zenuen?

Nire asmoa zen lan egonkorra izatea laborategi batean, jardunaldi erdian, bizirautea bermatzeko, eta eguneko gainerako erdia testu zientifiko eta teknikoak itzultzen eta zuzentzen igarotzea. Praktikan, ordea, laborategiko lana ingeleseko eskolekin ordeztu nuen, ordutegia finkatuagoa delako (batzuetan, laborategian esperimentuaren mende zaude, eta goiz iritsi edo berandu atera beharra daukazu), eta uste dut honezkero zientzialari asko daudela, baina hizkuntza lantzen dieten profesionalak falta dira (badakizue zertaz ari naizen). Lehen lana izan zen unibertsitateko kimika analitikoko saileko bi lankideren pare bat doktore tesi eta master amaierako lan bat zuzentzea. Aurrerago, jakin-minak bultzatuta, asmoak baino, curriculuma bidali nuen TERMCATera, eta nirekin harremanetan jarri ziren. Enciclopèdia Catalanaren Diccionari enciclopedic de medicina eguneratzeko lehen fasean parte hartu nuen, eta amaitutakoan, nire profila aintzat hartu zuten kimikako hiztegiarekin aurrera egiteko.

Zein zen proiektuaren (edo hiztegiaren) izena, eta zenbat pertsona zineten tartean? Zein zen bakoitzaren zeregina edo nola zenuten lana banatuta?

Harrigarria bada ere, Diccionari de química du izena, besterik gabe. Pertsona askok hartu dute parte proiektuaren zati bat edo bestean, hogeita hamar inguruk esango nuke, edo gehiagok. Idazteko fasean, hiztegia kimikako zenbait gai arlotan banatu zen, eta horietako bakoitzeko adituek terminoak eta definizioak katalanez idatzi zituzten, gaztelerazko eta ingelesezko izenez gain. Gaika berrikusteko orduan, beste aditu batzuek eduki zientifikoa berrikusi behar zuten. Jarraian, TERMCATeko terminologoek hizkuntza berrikuspena egiten zuten, eta azkenik, proiektuaren arduradunek bukaerako berrikuspenari ekin behar zioten.

Zenbat denbora iraun zuen proiektuak?

Bada, esan dezagun hiztegi urtetsua dela. Neuk 2011ko bukaeran egin nuenez bat, aieruz besterik ezin dut esan. Arloetako bat idazteak pare bat aste iraun dezake, edo pare bat hilabete, edo bi edo lau, luzeraren arabera eta eskaintzen zaion denboraren arabera. Idazle gehienak unibertsitateko irakasleak izanik, bi edo hiru bider esandakoa izan liteke. Gaikako berrikuspenak geldiarazi zuen proiektua, aditu batzuek konpromisoarekiko zuten leialtasun maila zalantzan jartzeko modua izan baitzen, eta arlo asko ez ziren berrikusi. Jakin badakit 2007an egin zela berrikusitako arlo baten hizkuntza berrikuspena, baina gutxi gehiago. Egileek, unibertsitate irakasleak izanik, lan asko zuten herrialde honetan baliabideak banatzen diren modu bikainagatik, eta hortaz, ez zegoen aurrera egiteko presioa eta TERMCATek gainerako proiektu ugariekin jarraitu zuen. Harik eta ilusioz beteriko mutil bat agertu zen arte, arduratsu itxurarekin, kimika eta hizkuntzen arloetako prestakuntzarekin, eta xarmagarria, gainera. Hala, gai eta hizkuntza berrikuspenak agindu zizkidaten, hamar pertsonak bi hilabetetan egin beharreko lana pertsona batek hogei hilabetetan egiteko asmoarekin. Ez zuten presarik eta emaitza homogeneoagoa litzateke.

Aipatu didazu oraindik ez dela argitaratu finantzazio faltagatik, zein dira proiektua geldiarazteko arrazoiak, zehatz-mehatz? Zerbait egin ote daiteke?

TERMCAT proiektu asko kudeatzen dituen organismo publikoa da, eta urtero aztertzen du egitasmo bakoitzari esleitzen zaion eta behera doan aurrekontua. Proiektua egileentzat ere ez da lehentasunezkoa (nahikoa dute eurenarekin), eta beraz, ilaran dago zain. Ongi etorriak dira hobeto kudea dezakeen edozein gobernu edo dirua duen edozein mezenas . Gaur gaurkoz, urtebeteko lana-edo beharko litzateke.

Proiektua amaitzen ez bada, zer gertatuko da orain arte egindako lanarekin?

Oraingoz amaitzea aurreikusten da, edo, nik dakidala, ez dute besterik planteatu. Berrikuspena gai arloka egiten denez, pentsatzen dut hiztegi txiki eta espezifikoak kalera litezkeela. Eta, nolanahi ere, termino guztiak TERMCATen datu base publikoan ere sar daitezke.

Ba al dakizu horrelakoak sarri gertatzen ote diren?

Tamalez, gaur egun badirudi etengabe gertatzen dela edozein lanetan.

Zein da taldearen lan egoera? Zein asmo duzu etorkizunerako? Bururatu al zaizu bi espezialitateetan lan egiten jarraitzeko aukera?

Bi urte horietan, taldea TERMCATeko arduradun batek eta neuk osatu dugu. Berak beste hiztegi batzuekin jarraitzen du, eta ni merezitako atsedenaz baliatzen ari naiz on line prestakuntza probatzeko eta inoiz egiten ez ditugun gauza horiek egiteko, “denbora falta” dela medio. Pentsatzen ari naiz itzulpen zientifikoko master espezifikoren bat egitea, edo best seller bat idaztea errentez bizitzeko . Egia esan, ez dakit, inprobisatzera jotzen dut. Edonola ere, hizkuntza zientifikoaren eremuan lan egiten jarraitzeko asmoa daukat.

Ba al dago aipatzea garrantzitsutzat jotzen duzun beste zerbait?

Doctor Who eta Downton Abbey aipatuko nituzke, baina hala eta guztiz ere, uste dut ez dagozkiola gai honi…

Ahaztuta neukan zure umore hori, Òscar; mila esker proTECT projectentzako elkarrizketa egiteagatik! Ziur nago interes handia piztuko duela.

Besarkada handi bat,

Amaia

About proTECT project

iniciativa en pro del acercamiento entre técnicos y traductores especializados y en busca de la calidad técnica y lingüística óptimas de la documentación que generan. Si quieres colaborar, puntual o habitualmente, ponte en contacto con nosotros en proTECTproject@ymail.com

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s

A %d blogueros les gusta esto: