Zenbat kobratzen dute egiazki espainiar itzultzaile espezializatuek?

Amaia Gómez. Itzulpena Nagore PÉREZ.

Duela gutxi, aurtengo apirilaren 15ean, itzulpen teknikoaren egoera orokorrari buruzko sarrera bat argitaratu genuen (http://wp.me/p1CP3Z-8e), eta halaber, duela denbora gehiago, 2012ko ekainaren 21ean, beste bat idatzi nuen tarifen inguruan (http://wp.me/p1CP3Z-1U). Gaia, dena den, beti da gaur-gaurkoa: maiatzean itzulpengintzako ekintzailetzari buruzko ekitaldi arrakastatsu baten lehen deialdia egin zen estatuko hiriburuan, eta gogoratzekoa da bertako parte-hartzeetako bat (http://t.co/AkjnewZ9Ty); baita ere, gogoratzeko modukoa da itzultzaileen elkarte baten batzarrak banaketa zerrendako kideei duela gutxi gogorarazitakoa Lehia Defendatzeko uztailaren 3ko 15/2007 Legearen inguruan (http://www.boe.es/diario_boe/txt.php?id=BOE-A-2007-12946). Zehatz-mehatz, horren arabera ezin da tarifei buruz hitz egin, ezta banaketa zerrenda batean ere, Lehiaren Defentsarako Auzitegiak jo dezakeelako aipatu legea hausten ari dela, eta harpidedun guztiak zeha litzake… Utzidazue niri neuri gertatutako zerbait kontatzen, eta jakina, inolako parametrorik ezartzeko asmoa zokoratuta, hainbat datu objektiboren berri eman nahi dizuet astebete baino gutxiagoan kasualitatez gertatutako zenbait konturi buruz. Uste dut ondo xamar islatzen dutela fronte askotatik aurre egin behar diogun egoera erreala, nire baikortasun iraunkorra gorabehera (arestian aipatutako bi sarreren arteko lehenean ikusten den bezalaxe).

Maiatzaren 23an, ostegunean, aspaldiko ezagun bat harremanetan jarri zen nirekin, nahiko premiazkoa zen itzulpen tekniko bat eskatzeko. Goi mailako hezkuntzako erakunde publiko baten kide gisa egin zuen. Aurrekontu bat bidali nion (nire irudiko, apala baina duina), eta bertan zehaztu nuen 30 eguneko kobratze epea ezarri nuela, erakunde horrek 90 egunen buruan ordaintzeko politika duelako, nahiz eta berankortasunari buruz indarrean den legeak finkatzen baitu epeek motzagoak izan behar dutela (http://www.axesor.es/BLOG/post/2013/02/05/Ley-de-Morosidad-nuevos-plazos-de-pago-para-2013.aspx). Horrela egin nuen ondo dakigulako zein den diru kutxa publikoen egungo egoera, eta hilabete asko daramatzat kobratzeko epeekin arazoak izaten, aipatutako kasua bezalakoekin. Alarma!!! Erantzun zidan uneko egoera dela-eta 100 egunen buruan ordaintzeko “politika” aplikatzen ari zirela, tamalez. Berari adierazi nion bezalaxe, enkarguari uko egin behar izan nion, niri neuri gertatu izan zaidalako, zoritxarrez, euren politikak ere ez betetzea, eta aipatu ordezkariak mugatzat emandako epearen bikoitza ere behar izan dudalako faktura batzuk kobratzeko. Bera egoera leuntzen saiatu zen, eta eskaini zidan hitz bakoitzeko prezioa igotzea, gorabehera hori arintzeko. Baina jakin badakit lankide asko -kasu honetan itzultzaile teknikoak- oso larri ibili direla administrazioak beti ordaintzen duela pentsatzeagatik, berandu egiten badu ere. Hala ere, garaiotan Murphyrengan ere ezin gara fidatu, eta ni neu gero eta kontserbadoreagoa naiz: zenbat eta arrisku gutxiago, orduan eta arazo gutxiago.

Jarraian kontatuko dizuedan anekdota hurrengo egunean gertatu zen. Maiatzaren 24an, ostiralarekin, Espainiako itzulpen agentzia bat nirekin harremanetan jarri zen, nire inguruko beste itzultzaile tekniko batek gomendatuta; hala, euren xedea zen aipatu itzultzaileak eta biok premiazko itzulpen tekniko bat egitea, eta asteburu osoa lan egitea zekarren. Nire tarifa bidali nien (goi mailako hezkuntzako erakunde publikoari proposatutakoa baino txikiagoa, itzulpen agentzia bat zelako), eta CVa, NANaren kopia eta konfidentzialtasun akordioa sinatuta ere bidali nizkien, pentsa zer-nolako interesa erakutsi zuten nire zerbitzuen inguruan… Erantzunean, ordea, esan zidaten azkenean ez zigutela lan hori emango, ordain zezaketen tarifarik altuena 0,05 €/hitz zelako soilik. Jaun-andreok, ez dezagun ahaztu PREMIAZKO itzulpen ESPEZIALIZATU bat zela, LANEGUNETIK KANPO egiteko!

Eta bukatzeko, hurrengo astelehenean, maiatzaren 27an, gertatutakoa kontatuko dizuet. Ez pentsa irtenbidea atzerria dela beti (ziurrenik atzerritar batzuek uste dute Espainian gosez hiltzen garela eta iltze goriari ere helduko diogula). Egun horretan, beste itzulpen agentzia bat (dena den, iruditu zitzaidan lankideen zerbitzuak azpikontratatzen dituen autonomo bat zela, askok egiten dugun moduan), oraingoan anglosaxoia, harremanetan jarri zen, premiazko zuzenketa tekniko bat egin nezan. Berriz ere, nire tarifak bidali nizkien. Eta berriz ere, solaskideak erantzun zidan ezin zutela nirekin enkargua adostu, asko jota 0,02 €/hitz eskaini zezaketelako.

Hortaz, ikusten duzuen bezala, badago lana itzultzaileentzat, ez dut inolako zalantzarik, baina denok hegazti harrapari bihurtzen ari ote garen ere zalantza gutxi daukat.

Gure etxean larri gabiltza ekonomikoki. Beste familia ugarik bezala, urte asko daramatzagu (2008tik aurrera) gero eta okerragoa den lan eta ekonomia egoera pairatzen, egoera orokorra ez delako batere itxaropentsua, behar lukeenaren aurkakoa, hain zuzen. Hala ere, benetan gosez hiltzen garen arte, honezkero atzerritar batzuek espainiarren inguruan uste duten moduan, neuk jarraituko dut profesional eta pertsona gisa daukadan duintasunari eusten, eta bidezko ordainsariak lortzeko borrokatzen jarraituko dut. Izan ere, ahalegin horixe bera egiten dut zerbitzu ezin hobeak emateko, eta hala ez bada -guztiok huts egiten dugulako batzuetan-, hori da nire xedea beti, eta akatsak egiten ditudan bakoitzean, egoeraz baliatzen naiz ikasten saiatzeko. Balioengatik borrokatzera animatzen zaituztet, modu bakarra delako irensten ari gaituen eta gaixorik dagoen gure gizarte hau aurrera ateratzeko.

Anuncios

About proTECT project

iniciativa en pro del acercamiento entre técnicos y traductores especializados y en busca de la calidad técnica y lingüística óptimas de la documentación que generan. Si quieres colaborar, puntual o habitualmente, ponte en contacto con nosotros en proTECTproject@ymail.com

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s

A %d blogueros les gusta esto: