Kongresua Asetraden X. urtemuga tarteko – Toledo, 2013

Laura PERAL. Nagore PÉREZ

IMAG0078Asetradek kongresu batekin ospatu zuen hamargarren urteurrena, eta ni neu hizlari gisa aritu nintzen. Kongresua Toledon egin zuten, irailaren 27an eta 28an. Asteburuaren kronika egin nahi dut, baina ziur kontu asko esan gabe utziko ditudala.

Hasteko eta behin, antolatzaileei zorionak eman nahi dizkiet, kongresua biribila izan zelako. Hitzaldiak eta tailerrak benetan interesgarri suertatu ziren, baina lankide ugari (eta kalitate handikoak) ezagutzea izan nuen gustukoen. Aspalditik ezagutzen nituenak ere topatu nituen, eta beste askori aurpegia lehenbizi ikusi. Aitortu beharra daukat kontaktu asko egiten direla kafea hartzeko atsedenetan, bazkarietan eta gaueko irteeretan, eta kongresu baten alderdi oso garrantzitsua da hori.

Toledora ostiralean bertan heldu nintzen arinki, baina aurkezpena goizean egin nuenez, erlaxatu nintzen eta asteburuan kongresuaz gozatzeko parada izan nuen. Ostiralean bildumez eta zuzenketez mintzatu ginen (Alberto Gómez Font), eta literatur itzulpenaz (Alicia Martorell, Gabriel Hormaechea, Carmen Montes eta Pilar Ramírez). Nire hitzaldian, itzulpen teknikoaren egoeraz aritu nintzen, eta proTECT project aurkeztu nuen. Jakina, 20 minutuko hitzaldia izanik, asko utzi nuen esan gabe, baina erantzuna oso-oso positiboa izan zen. Itzultzaile tekniko mordoa nigana hurbildu eta proiektuaren inguruko interesa agertu zuen, eta honezkero susmatzen nuena berretsi nuen: ez gaude bakarrik, badago zure iritzi berberak dituen jendea. Sentsazio horixe bera izan nuen Amaia ikusi nuenean proTECT project lehenbizi aurkezten, duela urtebete APTICen egoitzan emandako hitzaldi batean, Bartzelonan. Itzultzaile autonomo gisa (aitortzen dut gutxitan parte hartzen dudala beste itzultzaile edo elkarte batzuekin egiten diren ekitaldietan), zure burbuilan bizi zara, zure itzulpenekin, zure bezeroekin, zure poz eta frustrazioekin… Baina burbuilatik atera bezain laster, beste itzultzaile batzuk zure egoera bertsuan daudela ikusten duzu. Ostiralean eginiko bazkarian bertan egiaztatu nuen hori.

Jarrai dezagun ostiraleko tailerrekin. Nire kasuan, Tony Rosadoren tailerrera bertaratu nintzen lehen: Cómo ingresar en el mercado norteamericano de interpretación: un enfoque práctico. Ezin hobea! Tony alde kulturalez aritu zen, nolakoa ote den interpretazio merkatua Ipar Amerikan eta nolakoa ote den AEBn. Plazera izan zen tailerrean egotea, besteak beste, gogoeta eginarazi zidalako beste kultura bat ulertzeko (eta interpretatzeko) garrantziaz, ez soilik hizkuntzarenaz.

Bigarren tailerra Diana Soliverdirena izan zen: Consecutiva: el toro por los cuernos. Hori ere izugarria izan zen. Tailerra oso praktikoa izan zen, eta baieztatu genuen interprete askok arazoak dituztela memoria faltarekin, notaketarekin eta esan ostekoari dioten beldurrarekin.

Ostirala amaitzeko, afaldu, gaueko bisita gidatu zoragarria egin Toledon, eta kopatxo batzuk hartu genituen gauari azkena emateko.

Larunbatean hau guztia egin genuen: prestakuntza jasotzen ari diren itzultzaileez jardun (Carmen Valero), AETIren zeregina zehaztu (Elena González eta Christian Olalla), itzulpenaren inguruan hausnartu (Javier Mallo), Asetraden aldizkaria aurkeztu (Isabel Hoyos), itzultzaileak koordinatzen ikasi (Luisa Calatayud), Asiako hego-ekialdera bidaiatu hizkuntza “exotikoak” nola itzultzen diren ikusteko (Nadchaphon Srisongkram), eta azkenik, mahai ingurua egin zen zerbitzu publikoetako interpretazioari buruz (Raúl García, Carmen Cedillo, Laura Izquierdo eta Pilar de Luna).

Kongresua bikain bukatzeko, musikala izan genuen amaiera ekitaldia. Erabateko sorpresa izan zen, barre egin genuen, baita ikusi ere itzultzaileek badakitela abesten, antzezten eta barrea eragiten .

Elkar ezagutzen amaitu eta hurrengo kongresura arte agur esateko, afari ofiziala egin genuen, eta Toledoko taberna eta diskoteketan ibili ginen ordu txikietara arte. Lanaz eta bizitzaz aritu eta mundua konpontzen saiatu ginen, baina ez dakit ondoriorik atera ote genuen (edandako botila ardo tarteko…).

Kongresua Toledon egitea seinale moduko bat izan zen, nik uste, hiri horretan hasi bainintzen hizketan, urte eta erdi nuela. Toledoko katedraleko atean ahoskatu nuen nire izena zuzen lehen aldiz (ordura arte “Blabla” nuen izena). Eta ordutik, gurasoek diotenez, gaur egun bezalaxe hitz egiten hasi nintzen. Oso gazte hasi nintzen hizkuntzak ikasten, eta Toledon sortu zitzaidan hizkuntzekiko karra.

Finean, gomendatzen dut itzultzaile eta interpreteen kongresu, mintegi, tailer, afari edo edozein bilera profesionalera edo jai modukora joatea. Burua ireki, asko ikasi eta jende zoragarria ezagutzen duzu. Itzultzaileon hurrengo topaketara arte!

About proTECT project

iniciativa en pro del acercamiento entre técnicos y traductores especializados y en busca de la calidad técnica y lingüística óptimas de la documentación que generan. Si quieres colaborar, puntual o habitualmente, ponte en contacto con nosotros en proTECTproject@ymail.com

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s

A %d blogueros les gusta esto: