Itzulpengintza maite duten profesional teknikoak.

Vicente ABELLA. Nagore PÉREZ.

Oso egokia iruditzen zait gune bat sortzea arlo zientifiko-teknikotik datozen edo arlo horretan espezializatuta dauden itzultzaileen nondik norakoak kontatzeko. Izan ere, agian arrazoia da aurretik erradiofisikan ikertzaile karrera egin dudala, baina uste dut bizitzari ezin zaiola heldu lege zurrunetik abiatuta; aldiz, norbanakoen gutxieneko esperientzien bidez hurbildu beharra dago. De la traducción saiakeran, Alfonso Reyesek uko egiten die itzulpen teoria zorrotzenei, eta itzultzaileen esperientziek osatutako “corpus” baten alde egiten du, etorkizuneko itzultzaileei bidea argiztatzeko. Otu zait gune honetan antzeko esperientzia bat sortzea baliagarri suerta daitekeela itzultzaile izatea zer den hobeto eta oro har ulertzeko; eta batez ere, gure ogibidea dagokion heinean baloratzen ikasteko, zenbaitetan ez baitzaio balioa aitortzen (duela zenbait egun, gogoratu nahi ez dudan twitterlari baten iragarkia irakurri nuen, eta hauxe zioen, hitzez hitz, itzulpen-lanpostu bat hedatzeko: “¿Entiendes ingles y hablas español ? Entonces ya tienes trabajo”[1] –jatorrizkoan ere ez zegoen tiletik–).

Ekingo diot, bada, nire istorioa kontatzeari. Hemezortzi urte nituelarik, harira ez datozen kontuak direla eta, Industria Ingeniarien Goi-mailako Eskola Teknikora sartu nintzen, ziur nengoelako literaturarako nuen joera goiztiarra ez zela behar bezalako aukera profesionala, eta fisika teorikoki erakargarria bazen ere, ez litzateke oso lagungarria bizitza lantzeko. Beraz, Ingeniaritza Kimikoa bukatzen lortu nuen hala moduz, eta Ingeniaritza Kimiko eta Nuklearra Sailean sartu nintzen beka batekin, hain teknikoa ez zen zerbait egiteko, behingoz: doktoregoa erradioterapiari aplikatutako partikulen fisikari buruz. Horrelaxe hasi nintzen artikuluren bat idazten ikertzen nenbilen eremuan, eta aldizkari zientifiko ia guztiak ingelesez argitaratzen direnez, artikuluak idatzi edo zuzentzeko zeregina suertatu zitzaidan nire ikerketa taldean (ingeles maila ona neukan oso gaztetan Estatu Batuetan bizi izan naizelako). Hala izanik, eta jakin badakit hau esanda neure buruari harrika ematen diodala, susmoa ere banuen ikerketa kide batzuek euren artikuluetan egilekide gisa sartu nindutela zientziako komunikazio-hizkuntzan idatz nitzan, bidaltzen genituen zirriborroei buruz aldizkariek egiten zituzten hizkuntza-zuzenketek eta -oharrek baten bat suizidio profesionalera eraman baitzezaketen (irudipena dut espainiarrek ingeles maila ezin okerragoa dutelako ospeak gurekin bereziki luzatzen laguntzen zuela). Bestetik, beka bat neukanez eta ordutegia malgua zenez, doktoregoaz gain beste jarduera batzuk egin nitzake; hortaz, tango eta saltsa eskoletan porrot egin ostean, Itzulpengintza eta Interpretazioa lizentzia ikasteari ekin nion, nire hizkuntza jakin-nahia baretu eta ingelesez idazteko maila hobetzeko. Baina kukuak oker jo zidan: karrerak harritu egin ninduen, eta zoriontsu berandu jabetu izanagatik ere, azkenean nire bokazio handia deitzen dudana deskubritu nuen. Hala, doktorego tesia bazterrean utzi nuen gutxika, eta itzultzaile eta interprete gisa prestatzeko ahalegin gero eta handiagoak egin nituen: lehenbizi, Heidelbergera emigratu nuen Erasmus ikasle gisa, eta gerora, Bartzelonara joan nintzen literatur itzulpenaren inguruko master bat egitera. Itzulpengintzari erabat heldu nion bi urte horietan, eta zorigaiztoko doktoregoa baztertu egin nuen; hala ere, aurrerago berriz ekin nion, eta tesia duela oso gutxi eman diot epaimahai ebaluatzaileari, behingoz.

Bat-batean esanda, gaur egun itzultzailetzat dut neure burua, eta ia-ia argitalpen-itzulpenak eta interpretazioak besterik ez dut egiten. Ez diot uko egiten nire iragan zientifikoari; aitzitik, eremu horretan ditudan ezagutzez eta trebetasunez biziki gozatzen dut, baina gozatzeko era ez da hain “teknikoa”, eta sarritan aisiagatik baino ez da. Ez da gehien egiten dudana, baina arlo akademikoko artikulu zientifiko ugari itzuli ditut. Horretarako, aldizkari zientifikoetan eginiko argitalpenek eta editoreekin izandako borrokek kalitatea bereizteko balio izan didate, nagusiki. Ildo horretan, gaur egun dudan helburua dibulgazioaren arlora jotzea da, eta espezializatu gabeko aldizkari edo argitaletxeetan kolaborazioak egitea itzultzaile edo idazle gisa; izan ere, badakit primeran pasatzen dudala lan hori egiten. Dibulgazioaren zale amorratua naiz, arloa edozein dela ere, eta zereginik konplexuena dela uste dut: ez da erraza kontzeptuak sintetizatzea eta hizkera “narratiboa” erabiltzea adituak ez diren irakurleei helarazteko, eta dedikazioa exijitzen du, baina batez ere, gozatzea.

Eremu tekniko edo zientifiko batean karrera bat ikastean bezainbeste sakontzen baduzu, jabetzen zara okerra dela horrekin lotutako edozein jarduera arinki egitea, nahiz eta itxuraz albo-kontuak direla irudi dezakeen. Espezializazio arlo orok berezko hiztegia eta gramatika ditu, eta ez du zertan baliokiderik izan beste hizkuntza batean. Horregatik, gutako edozeinek, beste eremu batetik datozen itzultzaile eta interpreteek, eremua zientifikoa, teknikoa, zuzenbidekoa edo besterik izanda, pribilegiatua dela sentitu behar du, oso zerbitzu espezializatua eskaini dezakeelako eta gerora aitortzearen alde egin dezakeelako.

 

Foto Vicente AbellaVicente Abella Itzulpengintza eta Interpretazioan lizentziaduna da (Universitat de València). Horren bitartez, Eramus egonaldia egin zuen Ruprecht-Karls-Universität Heidelbergen, “Literatura Comparada y Traducción Literaria” masterra egin zuen Universitat Pompeu Fabran, eta laster medikuntza nuklearreko ingeniaritzan doktore izango da, Universitat Politècnica de Valènciaren bidez. Gaur egun, argitalpen munduko itzultzailea da, eta kolaborazioak egin ditu dibulgazioko hainbat aldizkaritan. Halaber, interprete lanak egin ditu zenbait biltzarretan, eta eremu zientifikoko ekitaldietan espezializatu da. Gainera, zuzentzaile eta editore lanak ere egiten ditu, eta ASETRADeko kide da. Ingelesa, alemana eta katalana ditu jatorrizko hizkuntzak, eta bere xede hizkuntza gaztelania da.


[1] Itzultzailearen oharra: “Ingelesa ulertzen duzu eta gaztelaniaz badakizu? Hala bada, baduzu lanpostua”.

Anuncios

About proTECT project

iniciativa en pro del acercamiento entre técnicos y traductores especializados y en busca de la calidad técnica y lingüística óptimas de la documentación que generan. Si quieres colaborar, puntual o habitualmente, ponte en contacto con nosotros en proTECTproject@ymail.com

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s

A %d blogueros les gusta esto: